Ez gara ezer

Erabiltzailearen aurpegia

Etxeko buzoitik paperak atera ditut, eta batek atentzioa eman dit: Ardantzabiden denda handi bat zabaldu behar dute, etxerako gauzekin, eta horren iragarkia da. 

Papera erdara hutsean dago. Inozentea izango naiz, baina orriari buelta eman eta atzealdean euskarazkoa bilatu dut, alferrik. Zuri dago, ezer gabe. Zuritasun horretan, ispilu batean bezala ikusi dut islatuta neure burua, zumaiar euskaldunona. Ez gara ezer, ez gaude.