Mugarrien ibilaldia 2019

Erabiltzailearen aurpegia

Ondo bidean, datorren larunbatean, urriaren 12an, egingo dugu.

Aurten ere Zumaiako mugarrien ibilaldia egingo dugu, Zumaiako muga-lerroari jarraituz, eta egun bakarrean 30 mugarri baino gehiago ikusiko ditugu: Algorrin harraldetik sartuko gara Palankamugarrira joateko, Baratzazarretatik Elorriagara irten, Pikote, Andikara, Indañeta, Sarrondo, Narrondo, Azkoin eta San Lorenten hamaiketakoa (Zuamiara joateko aukera); nerriz ere indartuta, Agotetik Ibañarrietara joango gara, eta Oikia aldera hartuta, Muniosoron erreka hartu eta Artzain baserriaren ondotik Elkano auzora iritsiko gara; bazkaldu ondoren, Meaga aldera irtengo bara berriz ere Artzain baserriaren ondotik, eta autopistaren azpitik pasatuta, Guruzelaira joango gara, eta handik Garateko gainera, Arteaga, Karakas eta Santiagoko hondartzan hamaitu, 19:30ak aldera. Guztira 32 km inguruko ibilbidea.

Ez da beharrezkoa izena ematea, baina komeni zaigu jakitea zenbat izango garen, batez ere bazkaria enkargatzeko Elkanon. Animatuz gero, izena eman hemen. Animo!!!