Arralde Txoko

Erabiltzailearen aurpegia

Laguntza eske natorkizue, zuek zuzenean ez bada ere, ea inguruko adinekoei galdetuta denon artean arrastorik ateratzea badaukagun.

1946ko udal-agiri batean, isun bat ezartzeko arrazoietan, hauxe irakurri dut: "D. Jose Eizaguirre Calparsoro de profesión práctico habitante de F. Gorostidi [Erribera kalea] ha cometido la falta de tener abierta la sociedad Arralde choco, fuera de las horas reglamentarias con individuos extraños en el interior". Inoiz ez nuen entzun elkarte horren izenik. Baten batek badaki zer zen, non zegoen, noiz arte egon zen zabalik...?

Nahi baduzue, erantzun hemen, edo idatzi emaila: imanol@azkue.eus.

Eskerrik asko!