Mugarriena urriaren 20an

Erabiltzailearen aurpegia

Ondo bidean, urriaren 20an, larunbatean, egingo dugu mugarrien ibilaldia.

Eguraldia lagun (eta txarra eginez gero, arropa egokia jantzita), datorren larunbatean egingo dugu mugarrien ibilaldia. Egunpasa berezia egiteko aukera ederra izango da, lagunarte onean, 32 kilometroko ibilaldia, mugarriz mugarri (30 inguru): San Tlmo kalearen barrenetik abiatuta, harraldetik Elorriagara, handik San Lorentera, eta hamaiketakoa eginda, Ibañarrietatik Muniosorora, eta Artzain baserriaren ondotik, Elkano auzora. Bazkaria enkargatuta dago Gazteategi tabernan (21 €). 

Etortzeko asmoa izanez gero, eman izena hemen.

Animatu!!