baleike.eus

Mugarrien ibilaldia 2018

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue 2018-09-10 16:51   Kultura
Mugarrien ibilaldia 2018

Batek baino gehiagok galdetu dit zertan den aurten mugarrien ibilaldiarena, eta hemen natorkizue proposamenarekin.

Ez da erraza izan agendan hutsunea aurkitu eta data jartzea. Gehienok badakizuenez, ibilaldiaren hasieran Algorritik harraldera jaisten gara, eta beharrezkoa da mareaje egokia, bajamarra; mareajerik egokiena urriaren 20koa da (08:38an itsasbehera), eta proposazen dizuet egun horretan egitea; badakit egun bererako manifestazioa deituta daukala Sarek Donostian, “Orain presoak” dinamikaren barruan, baina ibilaldia zenbat eta gehiago atzeratu, egunargia orduan eta laburragoa, eta ez zegoen aukera hoberik…

Beraz, (ia) beti parte hartzen duzuenok, iaz kale egin zenutenok, lehen aldiz etorri eta pozik amaitu zenutenok, beti egiteko gogoa izan eta inoiz animatu ez zaretenok…, jakinaren gainean zaudete baimena eskatzeko, laneko txandak aldatzeko, konpromisoak atzeratzeko edo aurreratzeko, entrenatzen hasteko… J

Eguna hurreratu ahala konfirmatuko dugu hitzordua.

Ikusi argazki guztiak handiago

Mugarrien ibilaldia 2018 - 1

Mugarrien ibilaldia 2018 - 2

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa