Gu ez gaituzte behar

Erabiltzailearen aurpegia
Gu ez gaituzte behar

Gordeta dauzkat Banco de Santanderren eskaparate honetan bata bestearen atzetik jarri izan dituzten iragarkien argazkiak.

Irudi korporatibo zuri eta gorriaz gain, denak bat datoz beste ezaugarri batean: denak gaztelania hutsean egotea.
Euskara Zumaian: gero eta gehiago erabiltzen dugu kalean, etxeen erdietan ere erabiltzen da, euskararen indizea % 80koa da, haur guztiek euskaraz ikasten dute, Uemako kide gara, Euskaraldia prestatzen ari gara... Baina batzuek ez gaituzte behar euskaldunak, nonbait, edo ez gara behar bezain ausartak...