baleike.eus

Zer pintatu…

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue 2017-09-28 09:58   Euskara

Ez dut uste hain zaila denik, borondatea izanez gero edo bitartekoak jarriz gero.

Zubitxikia obretan, eta errepideko zoruan ez dago pintura-markarik, lurrean beltza nagusi. Horretaz ohartarazteko, jarri dituzte kartel handiak, pero dando prioridad al castellano. Total, si sabemos todas y todos…

Zaila balitz, hainbesteko ahalegina eskatuko balu…, baina ez dut uste. Era askotara egin daiteke: lanak esleitzeko baldintzetan, seinalizazioa euskaraz jartzea ezinbesteko baldintza jartzeko eskatuta edota gehiago baloratuta; obrak egitean/egindakoan seinalizazio egokia dagoela gainbegiratuta… Horretarako,ordea, kontzientziazioa eta borondatea behar da.

Nik bakarrik ikusten al ditut honelakoak? Nora begiratzen dute gure hizkuntza-eskubideak zaindu behar dutenek?

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-09-28 11:41 Erantzuna | #1

Eskerrik asko, Imanol. Dagoeneko Udaleko euskara saila ohartu da horretaz eta hirigintza sailetik egin diogu eskaera enpresari seinalea euskaraz jar dezan.

ioe 2017-09-29 00:27 Erantzuna | #2

Imanol arrazoi dana dakazu, baina oaintxe hizkuntzai baino lenuo segurtasunai emango nion lehentasuna!!!
Errusiar bat bere kotxian dijua ta kartelian ze jartzeun ez du ulertzen edo "no entiende", baina zebra bidia lurrian margotuta agian!!!
Eztakit margo oso berezia berdan zebrabidiantzako, herri guztia margotu ta geo poten bat soberan eukikozue ta bestela Galdonanian galdeu bertan dao ta!!! Bestela indako obra earki dao!!

ioe 2017-09-29 10:38 Erantzuna | #3

Oaintxe pasa naiz ta zebrabidia margotzen hari dira!! Ondo

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa