baleike.eus

Zertarako dira?

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue 2017-09-10 18:41   Gizartea

Azkenaldian erakunde publikoek gero eta gehiagotan aldez aurretik iragartzen dizkigute zer lan eta zertarako egingo dizkiguten, jakinaren gainean egoteko eta beraien lana nabarmentzeko. Ez da hori gertatzen, ordea, Paoleko barrako lanekin, eta badaukate nolabaiteko giro misterotsua, taosaz inguratuta baleude bezala.

Lehendik ere izan ditut hemen mintzagai Paoleko barrako obrak (adibidez, hemen). Baina gaurkoan galdera batekin natorkizue: baten batek ba al daki zer edo zertarako diren Talaiperen aurrean altxatu dituzte egitura hauek? Eskertuko nuke arrastoren bat...

Erantzunak

Baleike 2017-09-11 08:53 Erantzuna | #1

Jakin dugunez, garabi handi bat muntatu behar dute gainean. Oraindik ere harri gehiago jarri behar dituzte barraren atzealdea babesteko, eta haiek kokatzeko erabiliko dute garabia.

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue 2017-09-11 14:34 Erantzuna | #2

Eskerrik asko!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa