baleike.eus

Datorkiguna (2)

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue 2017-05-01 18:44   Gizartea

Maiatzak 1, eguerdiko 12:30ak, Itzurungo hondartza. Eguraldi ona, bajamarra, eta jende ugari dabil hondarrean, atzera-aurrera; gehienak, uniformatuta: mendirako galtzak eta txamarrak, kamera handiak zintzilik…

Batzuk, 20 bat lagun, gidari baten atzetik doaz, artaldean. Gizon bat eta emakume bat, ordea, atzean geratu dira, eta San Telmoko aldea bereizten duen brankadaren ondora joan dira (iaztik pareta falta den horretara). Gizonak harri handi bat hartu du eta haitza jotzen hasi da indartsu, danba eta danba.

-Falta zena! ¿Pero qué hace?

Gizonak kasurik ez eta andrearen erantzuna:

-No, es que quiere llevarse un recuerdo…

Entzun behar izan dituzte entzutekoak, eta haitz pusketarik gabe alde egin dute oraingoan.

Zer pentsatua ematen du...Nola babestuko dute gurea gurearen hainbesteko publizitatea egiten dutenek, zaindu beharko luketenek?  Eta guk, zer egingo dugu?

 

Idatzi ondorengo oharra: nire oso hurbileko bi laguni gertatua.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Waliño 2017-05-01 21:11 Erantzuna | #1

Oraingoan ez du haitz puskarik eraman, baina hurrengoan egingo du, berak edo beste norbaitek, eta guk alfonbra gorria jarri eta bere moduko jende andana erakartzeko ahaleginean jarraituko dugu herriarentzat aberastasuna dela sinetsi nahian. Zuzendari txarrek gidatutako pelikula baten eszenatoki bilakatu dugu herria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa