Inkesta berria: neguan itsasoan bainatzeko ohiturarik ba al duzu?

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko mar. 19a, 08:00
Surflari bat Itzurungo hondartzan.

Inkestan parte hartzeko azken egunak dira; oraingoz 66 lagunek eman dute beren iritzia. Aurreko inkesta garraio publikoan musukoa erabiltzearen ingurukoa izan zen, eta 104 lagunek parte hartu zuten. Hemen emaitzak.

Neguan itsasoan bainatzeko ohiturarik ba al dute zumaiarrek? Horixe Baleikek egin duen azken galdera inkesten atalean. Oraingoz 66 lagunek eman dute beren botoa edo iritzia (hemen ikusgai), eta oraindik erantzun ez dutenek badute oraindik aukera, azken egunak diren arren.

Bozkatu hemen.

Bestalde, aurreko inkesta garraio publikoan musukoa erabiltzearen ingurukoa izan zen; zehazki, galdetu zen ea zer iruditzen zitzaien herritarrei garraio publikoan musukoa kentzea. 104 lagunek parte hartu zuten, eta horietatik 85ek erantzun zuten ondo iruditzen zitzaiela derrigortasuna kentzea, eta beraiek ez zutela erabiliko musukorik gehiago.

Zazpi laguni gaizki iruditzen zitzaien neurria kentzea, eta musukoa erabiltzen jarraituko zutela erantzun zuten, eta hamarrek, berriz, neurria ondo iruditu arren, musukoa erabiltzen jarraituko zutela adierazi zuten.

Azkenik, bi lagunek erantzun zuten ez zitzaiela ondo iruditzen derrigortasuna kentzea, baina beraiek ere ez zutela musukorik jantziko aurrerantzean.