Telmo Irureta omendu du Realak

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko ots. 21a, 10:40
Jokin Aperribai Realeko presidentea eta Telmo Irureta aktorea larunbatean egindako ekitaldian.

Aktore on berriaren Goya saria irabazi duen Telmo Irureta omendu zuen pasa den larunbatean Realak, Reale Arena estadioan egindako ekitaldi xume batean. 

Omenaldiz omenaldi dabil Telmo Irureta aktore zumaiarra La consagracion de la primavera filman egindako lanarengatik aktore onenaren Goya saria jaso eta gero. Ostiralean zumaiarren txaloa jaso zuen, inauteriei hasiera eman zitzaien jaialdian, eta egun bat geroago, larunbatean, Realak omendu nahi izan zuen. Celtaren aurka jokatutako partidaren aurretik egin zuten ekitaldi xumea Reale Arena estadioan. Telmo Iruretaren izena daraman kamiseta oparitu zion Realeko presidente Jokin Aperribaiek.