3. eta 4. postuak erabakitzeko partidan Goikoetxeak egin zituen 25 tantoak

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko ots. 16a, 09:00

Jai Alai Winter Series txapelketako 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatu zuten pasa den astelehenean Gernikako frontoian. Iñaki Osa Goikoetxeak partida galanta egin bazuen ere, Etxetorekin bikotea osatuta ez zuen hirugarren postua lortzerik izan. 

2 seta eta 1 emaitzarekin irabazi zuten partida Olharanek eta Basquek Iñaki Osa Goikoetxea eta Nicolas Etxetoren aurka. Aurrelari zumaiarrak partida horretan egin zituen 25 tantoak bildu ditu ETB-k bideo honetan. 

Bestalde, sare sozialen bidez plazaratutako mezu batean azaldu duenez, gaur egun kantxan gozatzea duela helburu azaldu du aurrelari handiak. Hala dio mezuak: "Izaten da garai bat kirol bizitzan, garrantzitsuena garaipenak eta txapelak direna. Pasa zen hura. Gaur egun kantxan gozatzea da nire helburua, izan ginen hura oraindik ere bagarela aldarrikatzea. Milesker Etxeto, bidaia ederra izan da Gernikako Winters Seriea. Frontoia goraino beteta eta ikusleak ere guk adina gozatzen... Esku onetan da zesta punta! Merezi izan du urte guzti hauetako izerdiak".