Carmelo Amas zumaiarraren izena darama Espanyolen estadioko ate batek

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko ots. 14a, 14:53
Carmelo Amasen atea Espanyolen zelaian. (Mitxel Gonzalez)

Futbol jokalari zumaiarrak Realean jokatu zuen bi etapatan banatuta, eta zazpi denboralditan Bartzelonako Espanyolen. Bere estadioko ate bati zumaiarraren izena jarri dio azken klub honek.

Zazpi denboraldiz jokatu zuen Carmelo Amas futbol jokalari zumaiarrak Bartzelonako Espanyol taldean, 1965etik 1972ra, hain zuzen. Aurretik eta ondoren Realarekin jokatu zuen; bi etapatan banatu zen talde donostiarrean izan zuen ibilbidea: 1962tik 1965era lehena eta 1972tik 1976ra bigarrena. 

Espanyol klubean oroitzapen oso onak utzi zituen Carmelo Amasek, eta horren adibide da Bartzelonako futbol klubak Cornellan (Herrialde Katalanak) duen estadioko ate bati, 67. ateari, hain zuzen, Amasen izena jarri diotela.