Jaiotz Osa 'Joseba Arguiñano Sukalerrian' saioan izan da

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko ots. 8a, 15:33

Jaiotz Osa dantzaria eta konpainiako kide Xabier Mujika Joseba Arguiñano Sukalerrian telebista saioan izan dira. Sukaldean lan egiteaz gain, Abundance ikuskizunaz hizketan aritu dira. 

Osa+Mujika konpainiako kideak dira Jaiotz Osa zumaiarra eta Xabier Mujika. Abundance da beraien azken ikuskizuna eta haren inguruan aritu dira, Joseba Arguiñano Sukalerrian saioan. "Abundance obrak indarrean dirauen pentsamolde erromantikoa ezbaian jarri nahi du, printze eta printzesaren istorioa desagerrarazi nahi du" azaldu dute biek.