Zumaiako ikuspegia satelitetik

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko ots. 2a, 12:30
Zumaia satelitetik ateratako argazkian. (European Space Imaging)

Satelite bidez ateratako Zumaiako irudia agitaratu du European Space Imaging enpresak sare sozialetan.

Espaziotik ateratako Lurraren lehen irudia plazaratu zutenean lilura izango zen nagusi orduko pertsonen artean. Denborarekin, teknologiak izan dituen aurrerapenekin, dagoeneko normala bihurtu da halako irudiak ikustea. Harritu ez, baina txunditzen duena da sateliteko kamerek duten definizioa. European Space Imaging enpresak sareen bidez erakutsi duen Zumaiako argazki hau da horren adibide. Argazkia milaka metrotatik aterata badago ere, etxeak, kaleak, kirol portuko ontziak, definizio handiarekin atzeman daitezke.