Ari dira Estalapea botatzen

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko urt. 20a, 11:07
Gaur goizean eraitsi dute Kofradiako estalapea. (Felix Aizpurua)

Kofradiako Estalapea berritzeko lanak aste honetan abiatu ditu udalak, eta gaur goizean bota dute egitura zaharra, berria egiteko. Hori bai, berdin-berdina egingo dute.

Bota dute Kofradiako Estalapea. Iazko udaberritik egurrezko hesi batekin itxita egon da, San Telmo jaien atarian ohartu zirelako egiturako zutabe bat egoera txarrean zegoela.

Udalak aste honetan iragarri du  Kofradiako terraza oso-osorik bota eta berriro egingo dutela berdin-berdina, bere ohiko itxura eta ezaugarriekin, eta gaur goizean bertan bota dute estruktura, argazkian ikus daitekeenez.