Itzurungo hondartza, Bilboko Arte Ederren museoan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2022ko urt. 20a, 19:37
Argazkia: @Lneadesombra1

Era, estilo eta garai desberdineko artelanak biltzen ditu Bilboko Arte Ederren museoak. Zumaiako paisaje batek ere badu lekua bilduma honetan. 

Itzurungo hondartzako pasaije bat margotu zuen Juan Barroeta artista bilbotarrak Zumaian, 1880. urtean. Gaur egun Bilboko museo honetan ikus daiteke artelan hau. 

Berroeta Bilbon jaio zen 1835 urtean eta hiri berean hil zen 1906an. Aitarekin hasi ondoren, oso gaztea zela Madrilera joan zen ikastera eta bertako San Fernandoko Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen. Erretratuetan aditua, oso ospetsu bilakatu zen bere estilo perfekzionistari esker