Olentzerori gutunak bidaltzeko postontzia jarri dute Estalapean

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2021ko abe. 17a, 15:27

Olentzerori gutunak edota eskaerak bidaltzeko buzoia jarri dute Kofradia azpian, Estalapean. 

Asorentzako urteko egunik berezienak dira datorzkigunak, eta horien artean izango dira umeak. Olentzerori zer opari eskatu pentsatzen ariko dira egun hauetan, eta askok eta askok dagoeneko beraien gutunak prest izango dituzte. Haur hauek bota ditzakete beraien eskaerak, beraien gutunak, Estalapean jarritako postontzian. Abenduaren 24an egingo den kalejirara arte bota ahal izango dira idatzi hauek.