Poloniako Masterchef saioko parte hartzaileak, Itzurunen blai

Erabiltzailearen aurpegia

Oñatin, Gasteizen edota Donostian egon ondoren, Zumaian izan dira gaur Masterchef Poloniako kideak. Itzurun hondartzan, hain zuzen. Blai eginda bukatu dute sukaldarietako batzuk. 

Euskal Herrian ari dira grabatzen Masterchef Polonia telebista saioko hamargarren denboraldiko atal batzuk. Aurreko egunetan Oñatin, Gasteizen edo Getarian ondoren, gaur Zumaiara heldu dira. Itzurun hondartzan egon dira saiorako irudi batzuk grabatzen, eta nahita edo nahi gabe, uretan amaitu dute sukaldarietako batzuk, Kantauri itsasoan blai. Nahikoa arazo izan dituzte batzuk korronteei ihes egin eta lehorrera bueltatzeko.