1937ko San Sebastian Eguneko prozesioa, Elorriagan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2021ko urt. 20a, 10:30
Argazkia: Andutz Kultur Taldea

San Sebastian eguna da gaur, eta egoera normala izango balitz, festa giroan murgilduta egongo litzateke Donostia, Azpeitia, baita Elorriaga auzoa ere. COVID-19ak, baina, ospikazun eta ekitaldi ia guztiak zapuztu ditu.

Egun honekin lotuta, Andutz Kultur Taldeak antzinako argazki bat partekatu du sare sozialetan: 1937an egindako sansebastianetako prozesioko irudia ikus daiteke, bertako baserritarrak santuaren irudia damatela. 

Aurten ez dute festarik izango. Ea etorkizun hurbil batean berriro ere jai giroak hartzen duen auzoa.