Izozkiak saltzeko kioskoa moilan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2020ko eka. 23a, 12:46

Portu Zuzendaritzak izozkiak saltzeko kiosko bat jarri du Zumaiako portuan. Udalak azaldu duenez, beraiekin kontsultatu gabe hartu du zuzendaritzak erabaki hau.

Gaur goizean jarri dute kioskoa moilan, aurretik pantalana zegoen lekuan. Udalak azaldu duenez, beraiekin kontsultatu gabe jarri dute etxola leku horretan. "Atzo arratsaldean Portu Zuzendaritzatik Udaltzaingora deitu zuten esanaz Txomin Agirre kaian, lehen pantalana zegoen lekuan, leku bat gordetzeko, bertan kiosko bat jarriko zutelako". Gaur goizean, ikusita udaleko inork informaziorik ez zuela, eta lekua desegokia zela ikusita, zuzendaritzarekin harremanetan jarri dira informazioa lortzeko. "Azaldu dute izozkien kiosko bat dela. Antza denez, portu guztietan halako kiosko bat jartzeko baimena eman du Portu Zuzendaritzak".

Udalak gaia landuko duela azaldu du, batetik berandu jakinarazio zaiolako, eta lekuarekin desados dagoelako.