Pegatinak Algorriko muturrean

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2020ko eka. 22a, 15:21

Ingurunearekiko errespetua eta gizalegea zer den ez dute ikasi batzuk, dirudienez. Nahikoa da Algorriko muturrera hurreratzea hori ikusteko. Norbaitek pegatinak itsatsi ditu labarreko harrietan. Euskal kostaldeko ikuspegia gozatzearekin nahikoa ez, eta beraien marka utzi behar izan dute.