Itzurungo hormatxoa berriro agerian

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2020ko ots. 24a, 10:10
Argazkia: Jon Urbieta

Itzurun hondartzak beste itxura bat erakusten du egun hauetan. Azken aldian izandako itsas denboraleek hondartzako hondarra eraman dute, eta harriak agerian utzi dituzte.

Ez hori bakarrik, gizakiak egindako horma ere berriro agerian utzi du hondar faltak, Jon Urbietaren txio honetan ikus daitekeen bezala.

Gogoan du 2016. urtean Game of Thrones telesaila grabatu zutenean horma zati bat kendu zutela, eta horrek iskanbila galanta sortu zuela herrian. Errodaje taldea berriro Zumaian izango balitz zer gertatuko zen galdetzen du Urbietak.