Olentzerori eta Gomezagori mezua botila batean

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2019ko abe. 25a, 11:34

Aurkikuntza bitxia egin dute aste honetan herritar batzuk, kirol portuan. Beirazko botila bat aurkitu zuten uretan, eta barruan, pelikula bat izango balitz bezala, gutun bat. 

Olentzerori eta Gomezagori bidalitako gutuna aurkitu dute. Gutun horretan, Gomezagori gozokiak eskatzen dizkio, eta baita txokolatea ere. Olentzerori, berriz, mikrofono bat, txakur txiki bat, Mickey Mousen pelutxea eta Peppa Pigen etxea, besteak beste. Ez ahazteko, txakur txikia berriro eskatzen du. 

Ez dakigu Olentzerok eta Gomezagok eskatutakoa eraman dioten, botila eta gutuna Errege Magoek erabiltzen duten itsasontziaren albora heldu baitzen. Baina gutuna aurkitu dutenek opari txiki bat egin nahi diote, gutuna jaso dutela esanaz. Beraz, gutun hori idatzi duena gurekin harremanetan (aldizkaria@baleike.eus posta elektronikoko helbidera idatzita) eta jarriko ditugu biak harremanetan.