Non zorrozten zituen bere erremintak Julio Beobidek?

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2019ko ira. 11a, 15:15

Julio Beobide artistak parolbidean zuen bere lantokia, Kresala etxean, hain zuzen ere. Bizi, baina, alde zaharrean bizi zen, San Pedro kalean. Eta han aurkitu zuen bere erremintak zorrozteko harri egokia.

Egurra eta harria tailatzeko erreminta zorrotzak behar zituen Beobidek, eta hauek zorrozteko harri egokienak bere etxetik hurbil aurkitu zituen: San Pedro kaletik parrokiara eramaten zuten eskaileratan. Eskailera horietako harrietan zorrozten zituen bere erremintak. Oraindik ere bere marka sumatzen da harri horietan.