Maria Jesus Etxaidek 100 urte bete ditu

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2019ko eka. 26a, 22:05

Egun berezia izan da gaur Maria Jesus Etxaiderentzat: 100 urte bete ditu gaur.

Asko bizitakoa da Maria Jesus, eta gaur bere 100. urtebetetzera heldu da. Zestoan jaiotako emakumea, Zumaian egin du bere bizitzaren zati handi bat. Asteburuan ospatuko du urtebetetzea bere familiarekin. Bitartean, Zumaiako Udalak bidalitako lore sorta jaso du opari bezala, beste erregaloen artean.