Zumaiako zaletuak Granadara, Realaren emakumezkoen taldea animatzera

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2019ko mai. 10a, 16:10
Argazkia: Ainara Arratibel

Realaren emakumezkoen taldeak Erreginaren Kopako finala jokatuko du bihar Granada. Atletico Madril izango dute aurkari partida honetan. 

Makina bat zaletu joan dira, edo joango dira datozen orduetan Reala animatzera. Horien artean Zumaiatik joandako lagunak ere badaude, Berriako kazetari Ainara Arratibelen txio honetan ikus daitekeen bezala. 

Partida bihar jokatuko da, 20:30etik aurrera.