Mendebaldea ekialdea denean, edo alderantziz

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2019ko api. 22a, 16:33

Inpernupeko berritze lanak egin eta denbora batera, panel bat jarri zuten kalarako bidean, paolaren azpialdean. 

Trantsizio Ekologikoko Ministerioaren eta Zumaiako Udalaren logotipoak dituen panel honek, Inpernupeko argazki eta plano bana ditu, eta testu bana bi hizkuntzatan: euskaraz eta gaztelaniaz. Baita akats bat ere, bietako batean: euskarazko testuan dio lehorrean, garai batean harrobia egon zela mendebaldean, "Malparaje aldera". Gaztelaniazkoan, berriz, ekialdean kokatzen dute harrobi hori ("en la zona más oriental"). Akats txikia izango da, baina...