Txikipedia proiektuaren barruan hegaztien artikuluak osatu dituzte Zumaiako Institutuko ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia

Haurrentzako euskarazko entziklopedia askean beren ekarpena egin dute Zumaiako Institutuko ikasleek. 

Txikipedia haurrentzako euskarazko entziklopedia askerako 18 artikulu osatu dituzte batxilergoko 1. mailako ikasleek. Zumaiako Institutuko biologia irakasle Mikel Fernandez de Arroiabek abiatu zuen proiektua, eta anatomia, fisika eta kimika, eta biologia eta geologia irakasgaiak baliatu ditu ikasleek proiektuari beren ekarpena egiteko. Hain justu, hegaztien inguruko artikuluak osatu dituzte. Irakaslearen hitzetan, ariketa ona da ikasleentzat artikuluak idaztea, sinplifikatzen eta eskemak egiten ikasteko. 

Erlazionatuak

“Ikasleentzako ariketa ona da Txikipediarako artikuluak idaztea; sinplifikatzen eta eskemak egiten ikasten dute”

Zumaia

Mikel Fernandez de Arroiabe Zumaiako Institutuko biologia irakaslea da, eta Euskal Wikilarien elkarteko kidea. Institutuko zientzia departamentuan ...