Urrezko iltze bat lapurtu dute Itzurungo labarretatik

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2019ko ots. 22a, 08:24

Albistea, oraingoan, ez da pozgarria izan Euskal Kostaldeko Geoparkeko lagunentzat, Itzurungo labarretan jarritako urrezko iltzeetako bat lapurtu berri dutelako.

Urrezko iltze hau IUGSko Estratigrafia Komisioak jarri zuen 2010. urtean Selandiar eta Thanetiar estaiak bereizteko. Sinbolo honekin, flyscheko puntu hau mundu mailako estratotipo bezala izendatu zuen erakunde honek. 

Lapurretaz orain gutxi ohartu dira Geoparkeko lagunak, eta penatuta eta harrituta agertu dira. "Kamarak jarri behar al ditugu?", galdetzen zuten sare sozialen bidez, eta gertakaria "oso tristea" zela gaineratzen zuten.