Milioi bat ikustaldi baino gehiago izan ditu Baleikeren webguneak 2018an

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2019ko urt. 2a, 10:25

2004an webgunea martxan jarri zenetik, inoizko emaitzarik onena lortu du. Mila esker Baleikerengan konfiantza jartzen duten herritar guztiei. 2019an ere hobetzeko lanean jarraituko dugu!

2019a urte berezia da Baleike osatzen dugun lantaldearentzat. Aurten, 25. urteurrena ospatuko dugu, eta horren harira, hainbat ekintza antolatuko dira. Ezer aurreratu aurretik, baina, oraintxe bukatu berri dugun urtean Baleikek lortu duen datu esanguratsu bat partekatu nahi izan dugu herritarren artean. 2004an webgunea martxan jarri zenetik, inoizko ikustaldirik handiena lortu dugu. Urtebetean 1.025.769 bisita, hain zuzen ere.

Baleikeren lan taldea oso eskertuta gaude egunero-egunero albisteak irakurri, partekatu, iritzia eman eta abar egiten duten guztiekin. 2019an ere  zumaiarrei euskarazko kalitatezko informazioa eskaintzeko lanean jarraituko du lan taldeak.