Liztorren habia Santiagon

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2018ko urr. 23a, 15:40

Liztorrek habiak sortu dituzte azken hilabeteotan Zumaiako leku batzuetan. Ubillos aurreko etxe batean edo Zumaiena eskola eta Bidabeazpiko etxebizitzen artean, besteak beste. Santiago inguruan ere egin dute habia, Joseba Zubiaurrek gaur eguerdian atera duen argazki honetan ikus daitekeen bezala.