Iñigo Peñaren 12 metroko argazkia Murtziako kamioi batean

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2018ko urr. 7a, 11:28
Argazkia: Marca

Murtziako Grupo Caliche enpresak Iñigo Peñaren eta Francisco Cubelosen argazkia serigrafiatu du bere kamioi batean. Enpresa hau piraguisten babeslea da eta egunotan egin duen batzarraren baitan aurkeztu du Objetivo Tokio 2020 leloa daraman kanpaina hau.

22 tonako karga eraman dezakeen kamioi honek azken munduko txapelketan zilarrezko domina irabazi zuten bi piraguist hauen 12 metroko argazkiak eramango ditu alde bakoitzean. Murtziatik Holandara fruta eta barazkiak eramaten arituko da kamioi hau.