Lucia Lacarra, EiTB Kultura Transit saioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2018ko ira. 19a, 10:15

Victor Ullate Balleteko zuzendari artistiko izendatu berri dute Lucia Lacarra dantzari zumaiarra. Bere ibilbidearen eboluzio naturaltzat du zuzendari bihurtzea, baina ez dio dantzan egiteari utziko.

Amets bat izan zen Lucia Lacarra zumaiarrarentzat 14 urte zituela Madrilera joatea. Goizean estudiora sartu eta eguna dantzan pasatzen zuen, eskolara joan beharrik izan gabe.

Orain, hiru hamarkada beranduago, Victor Ullate Balleteko zuzendari artistikoa da. Berak dantzan ikasi zuen bertan, eta dantzari berriei laguntzeko gogoz dago zumaiarra.

Elkarrizketa ikusteko, klikatu hemen.