Jon Maia 'Gure Kasa' saioan izan zen atzo

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2018ko ira. 18a, 15:41

Jon Maia bertsolaria ETB1eko Gure Kasa saioko gonbidatua izan zen atzo gauean. Telleria anaiek aurkezten duten magazinean, Maiak bere bizitzaren inguruko errepasoa egin zuen, eta etorkizuneko proiektuez ere hitz egin zuen.

Besteak beste Hezur beltzak izeneko proiektuaren nondik norakoak kontatu zituen, eta gainera taldekideen mezuak jaso zituen. Sorpresa gehiago ere izan zituen zumaiarrak. Hala nola, Joanito Dorronsororen eta Peru Nolaskoainen mezu bana. Bukatzeko, Maddalen Arzallusen laguntzarekin, Welcome to beach abestia bertsionatu zuen publikoaren gozamenerako.

Programako bideoak hemen ikusgai.