Uraren gainetik oinez

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2018ko abu. 13a, 20:08

Marea biziekin Zumaiak bere onena ematen du. Itsasbeheran harraldeko sekretuak agerian geratzen dira. Itsasgoran, berriz, itsasadarrak irudi ederrak eskaintzen ditu: ur geruza batek azalera guztia hartzen du eta une batzuetan ibai ertzeko eskollera ere desagertu egiten da ur azpian. Hala, badirudi bertaratzen direnak ur gainetik oinez dabiltzala.