Zumaia paretik pasa da L’Hermione Pasaiara bidean

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2018ko mai. 22a, 14:42

Pasa den asteburuan Pasaian ospatu zen Itsas Festibalera ezin izan zuen garaiz iritsi L'Hermione itsasontziak. Azkenean, gaur arratsaldean iritsiko da Pasaiako portura. 

Pasaiako Itsas Festibaleko atrakzio nagusienetakoa izan behar zuen itsasontzi frantzesak, baina itsasoaren egoera kaskarraren ondorioz, atzeratu egin zen iritsiera. Azkenean, gaur arratsaldean egingo du sarrera Pasaiako portuan 19:00ak aldera.

Galiziatik dator nabigatzen L'Hermione, eta whatsapp bidez jaso dugun irudi hau Zumaia paretik pasa den momentukoa da. Itsasontzia bisitatzeko aukera izango da bihartik igandera bitartean Pasai San Pedron.