BIDEOA: Zumaian grabatutako irudiak Deloreanen bideoklip berrian

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2018ko mai. 11a, 13:19

Iazko urte amaieran plazaratu zuen Delorean laukote zarauztarrak bere azken diskoa, Mikel Laboa izenekoa. Disko horretan jasotzen den kantuetako baten bideoklipa aurkeztu dute gaur bertan. Bentara noa da abestia, eta Alba Yruelak zuzendutako bideoklipean jasotzen diren irudi asko Zumaian, eta Zumaia eta Deba arteko harraldean grabatu dituzte.