Japonia? Ez, Zumaia

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2018ko api. 18a, 20:11

Japoniak hainbat irudi gogoangarri eskaintzen ditu, eta horien artean, mundu mailan ezagunenetakoa, gereziondoen loratzea da. Sakura izenez ezagutzen dute loratze hori japoniarrez. Hemen ere badugu gure sakura propioa, Zumaiako osasun zentroaren aurrean hain zuzen ere. Anbulatorio aurrean dauden hiru zuhaitzen irudia ederra da une honetan.