Hasierako laukitxoan, berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia Gontxalo Torre 2021ko aza. 19a, 18:33

Arratsaldeko eguraldia apartak etxetik atera nau eta, ibili-ibilian, Karakasko ibarreraino heldu naiz buruak bere gauzetan murgilduta.

Aspaldiko partez handik pasatu gabe ez nuen berri onik espero, baina, hau sorpresa, duela hilabete batzuk margotuta ikusi nuen mugarria garbi-garbia ikusi dut gaur; lizpapera pasatuta, marra zuri-horirik gabe, alegia.

Gauzak oker egiten direnean haserre bizian lerroak hitzez betetzen ditugun bezala, makurrak bere tokira itzultzen direnean ere justua da hura onartzea. Eta ez dakit nork konpondu duen, eta zergatik egin duen; baina bai bere borondatez, bai markatutako bidezidorra ez homologatzeko mehatxuaren pean egin izan badu ere, idatzi honen bidez borratzaileari eskerrak bidali nahi dizkiot.

Orain, (mug)harri berean berriro estropezu ez egitea espero dut.