GNat Zinemaren programako 'Urak aske' filma proiektatuko da Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Euskal Kostaldeko Geoparkea 2022ko mai. 17a, 11:27

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren II. Erakustaldia antolatu du maiatzaren 10etik 20ra bitartean Gipuzkoako bederatzi udalerritan. Geoparkean, konkretuki, bi emanaldi antolatu dira. Aurreko ostegunen Mutrikun egin zen eta ostegun honetan, Zumaian egingo da emanaldi bat.

Ostegunean, maiatzaren 19an, 19:00etan Zumaiako Aita Mari antzokian Urak aske filma proiektatuko da eta Miren Atristain egongo da aurkezpenean, EHUko Erreken Ekologia taldeko ikerlaria. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.

Zinema erakusketa honen helburua da gertuen dagoen naturarekiko harremana bultzatzea, pertsonok naturarekin ditugun harremanetan sakonduz.

II. Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldiaren –Gnat Zinema 2022– saioetako sarrerak doakoak dira edukiera bete arte. Iaz Gnat Zinemaren egoitza izan ziren Gipuzkoako zortzi udalerriei (Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Oñati, Tolosa eta Zumaia) aurten Zumarragako udalerria gehitu zaie. Herri horietan naturarekin lotutako hamar film proiektatuko dira: Mama, Salvajes, Animal, Panteras, Lo que el Pulpo me enseñó, The Magnitude of All Things, De Quijotes y Semillas, Journey to Utopia, Urak aske, eta La Vida Secreta de los Árboles.

Filmaren sinopsia:

Biltegi batetik bi milioi metro kubiko ur drainatzea, desagertzeko arriskuan dagoen animalia txiki bat babesteko. Helburu hori izan da Enobietako urtegia kentzeko lan egin dutenen ahalegina. Eta ametsa beteta, muturluze piriniotarrari babesleku seguru bat eman diote. Artikutzan gertatu da istorio harrigarri hau, duela mende bat Donostiak Nafarroan erositako finka batean. Gaur egun, Kantauri kostaldeko baso natural onenetako bat dago bertan.

Aldi berean, Normandian Vezins presa ezabatu da. Hura kentzeko arrazoia Sélune ibaia izokinera zabaltzea izan zen, izan ere, ibaietan geratzen diren hormek hesi bat jartzen diote biodibertsitateari, eta hura eraistean, bizigarriagoa den Planeta eraikitzeko aurrera pausoak ematen dira. Trailerra ikusgai hemen