Igandeko Geoparkearen bisita gidatuak doakoak izango dira sektore turistikoko eta merkataritzako langileentzat

Erabiltzailearen aurpegia Euskal Kostaldeko Geoparkea 2021ko ots. 18a, 16:53

Bi irteera egingo dira, biak euskaraz: 10:15ean irteera geologikoa eta 11:30ean Flyscha, begirada batean.

Aurreko asteburuan herritarrentzat antolatu genituen doako bisita gidatuen arrakasta ikusita, igande honetarako, otsailaren 21erako, sektore turistikoko eta merkataritzako enpresa eta langileei zuzendutako doako bisitak programatu ditugu.

Bisitak, alojamenduetako, dendetako, turismo zerbitzuetako eta jatetxe eta tabernetako langile nahiz jabeei daude zuzenduta. Bisita gidatuaren erreserba egiteko, Zumaiako Turismo bulegora (943-14 33 96) deitu behar da.

Bisita horien bidez turismo arloko entitateei aukera eman nahi diegu, beren lurraldeko ondare geologiko, natural eta kulturalaz gozatzeko eta Geoparkearen bisita gidatu eskaintza ezagutzeko, mugikortasuna mugatuta egonik ere.