Iganderako doako beste bi bisita gidatu programatu ditu Geoparkeak herritarrentzat

Erabiltzailearen aurpegia Euskal Kostaldeko Geoparkea 2021ko ots. 12a, 15:00

Erreserbak Geoparkeko webgunean egin behar dira, kasu honetan, deskontu kode hau erabilita: otsailak14

Larunbaterako programatu diren bisitek izan duten "arrakasta" ikusita, iganderako, otsailaren 14rako, Euskal Kostaldeko Geoparkeak doako beste bi bisita gidatu antolatu ditu, biak Zumaian. Lehenengoa, 10:15ean, irteera geologikoa izango da eta bigarrena, 11:30ean, Flyscha, begirada batean bisita gidatua. Bisita bakoitzaren ezaugarriak Geoparkearen webgunean aurki daitezke.

Bisita horien bidez herritarrei aukera eman die Geoparkeak beraien herrietako ondare geologiko, natural eta kulturala ulertzeko, mugikortasuna mugatuta badago ere. Erreserba Geoparkearen webgunean egin behar da zuzenean, otsailak14 deskontu kodea erabiliz.

Bestalde, asteburu honetarako bisita gidatu bat erreserbatu baina etorri ezin dutenek, Zumaiako Turismo Bulegora (943 14 33 96) deitu beharko dute abisua emateko.