Euskal Kostaldeko Geoparkeak bisita gidatu eskaintza berezia prestatu du Gabonetarako

Erabiltzailearen aurpegia Euskal Kostaldeko Geoparkea 2020ko abe. 16a, 12:31

Bisita gidatu aukera zabala eskainiko du Geoparkeak abenduaren 19tik urtarrilaren 3a bitarte.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak familia osoari zuzendutako bisita gidatu eskaintza prestatu du Gabonetarako eta proposamen ezberdinak eskainiko ditu bertako ondare geologikoa, kulturala eta naturala ezagutu eta bizi ahal izateko. 

Besteak beste, Geoparkeko flyscha uretatik ezagutzeko itsas-ibilaldiak, Geoparkearen barnealdean familiartean egiteko jarduerak edota proposamen kulturalak eskainiko ditu Geoparkeak Deban, Mutrikun eta Zumaian.

Bisita gidatuen egutegia, informazio osoa eta ordutegiak hemen kontsulta daitezke eta erreserba web-orrialdean bertan egin daiteke. 

Gainera, bi tailer ere egingo dira Geoparkean gabon hauetan: alde batetik, abenduaren 26an, larunbata, Deban, Mutrikun eta Zumaian hainbat parke eta lorategi aukeratu ditu Hegaztien Nekuko zentsua egiteko, eta bestalde, inguruko animaliak ezagutzeko oinatzen tailerra antolatu du Itziarren, abenduaren 30ean, asteazkena. 

Bizi gabonak Geoparkean!