Deba eta Zumaia arteko ibilaldia eta itsas irteera antolatu du Geoparkeak iganderako

Erabiltzailearen aurpegia Euskal Kostaldeko Geoparkea 2019ko mar. 27a, 16:44
Bisita gidatuen aurtengo denboraldiari hasiera emango dio Euskal Kostaldeko Geoparkeak igandean, martxoak 31, doako ibilaldi eta itsas irteerarekin.
 

Euskal Kostaldeko Geoparkeak ibilaldia antolatu du iganderako, martxoak 31, bisita gidatuen aurtengo denboraldiari hasiera emateko.

Goizeko 9:45ean Debako tren geltokian elkartuko gara eta Debatik Zumaiara arteko GR-121 ibilbidea egingo dugu oinez. 14 kilometroko ibilbidea da eta 4 ordu inguruan egiten da. Bazkalondoren, 15:30ean, Zumaian itsasontzia hartu eta Debara itzuliko gara itsasoz, flyscharen edertasunaz gozatzeko, gidari baten azalpenekin (euskaraz).

Doako ekimena izango da. Norberak bere bazkaria eraman beharko du bidean bazkaltzeko eta oinetako egokiak eta ura eramatea gomendatzen da.

Aurrez izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, idatzi geoparkea@geoparkea.com posta elektronikora edo deitu 943 19 24 52 telefono zenbakira, izen-abizenak, posta elektronikoa eta telefonoa emanez (konfirmazioari itxaron beharko zaio).