'Kantaurialdea' filmaren emanaldia Geoparkean

Erabiltzailearen aurpegia Euskal Kostaldeko Geoparkea 2018ko urr. 10a, 19:13

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako departamentuak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak 'Kantaurialdea' filmaren emanaldia antolatu dute urriaren 17rako, Zumaiako Aita Mari zinean. 19:00etan hasiko da emanaldia eta sarrera doan izango da.

Orain artean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako departamentuak antolatutako Gipuzkoa Naturaldiaren ekitaldiak jaso dituzten egoitzei (Azpeitia, Eibar, Errenteria, Oñati, Tolosa eta Aquarium Donostia), aurrerantzean Euskal Kostaldeko Geoparkea gehituko zaie (Deba, Mutriku eta Zumaia).
 
Honela, Gipuzkoako Aldundiko Ingurumen departamentuak eta Geoparkeak Kantaurialdea filmaren emanaldia antolatu dute datorren asteazkenerako, urriak 17, Zumaiako Aita Marin. 19:00etan hasiko da emanaldia eta sarrera doan izango da. 
 
2017an, Wanda Films ekoiztetxearekin batera, Joaquin Gutierrez Achak zuzendutako eta filmatutako eta Jose Maria Moralesek ekoiztutako “Cantábrico” filma estreinatu eta gero, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako departamentuak filma euskarara itzuli eta bikoiztu zuen, profesional onenen eskutik: Alberto Gorritiberea (bikoizketaren zuzendaria), Antton Garikano (narrazioaren itzultzailea) eta Maider Segurola (ahotsa).