Geoparkeak ebaluatzaileen bisita jasoko du UNESCOren Munduko Geoparke izendapenari eusten dion erabakitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Euskal Kostaldeko Geoparkea 2018ko uzt. 9a, 10:01

Hilaren 10etik 12ra, Geoparkeen Munduko Sareko bi ebaluatzailek Geoparkearen kudeaketa eta esparru ezberdinetan egin diren aurrerapausoak aztertuko dituzte, UNESCOren Munduko Geoparke izendapenari beste lau urtez eutsiko dion erabakitzeko

Duela lau urte lehendabiziko errebalida prozesua “txartel berdearekin” gainditu ostean, Euskal Kostaldeko Geoparkeak bi ebaluatzaileren bisita jasoko du datorren astean UNESCOren Munduko Geoparke izendapenari beste lau urtez eutsiko dion erabakitzeko.
 
UNESCOko bi ebaluatzaileren bisita datorren asteartean hasi, hilaren 10ean, eta ostegunera arte luzatuko da, hilak 12. Ebaluatzaileak Irlandako Copper Coast Geoparketik eta Japoniako Unzen Geoparketik datos. Bisitaren helburua da Geoparkearen azken lau urteotako kudeaketa eta eman diren aurrerapausoen azterketa sakona egitea UNESCOren Munduko Geoparke izateko baldintzak betetzen dituela ziurtatzeko.
 
Hiru egunez ebaluatzaileak erakundeetako ordezkariekin, teknikariekin eta zonaldeko eragile ezberdinekin elkartuko dira eta Geoparkeko interesgune nagusiak bisitatuko dituzte. 
 
Gogoratu behar da Euskal Kostaldeko Geoparkea 2010az geroztik dela UNESCOren Munduko eta Europako Geoparkeen Sareko kidea. UNESCOren Munduko Geoparkeek izendapen hau lau urterako eskuratzen dute eta, epe hau igarota, berriro aztertzen da Geoparkearen funtzionamendua eta kalitatea, errebalida prozesu zorrotz baten bitartez.
 
Azterketaren emaitza 2019ko martxoan emango dute ezagutzera.