Ornitho plataformaren aurkezpena. Zer da eta nola parte har dezaket?

Erabiltzailearen aurpegia Euskal Kostaldeko Geoparkea 2016ko api. 28a, 11:22

Ornitho plataforma herritarrei aurkeztu eta bere funtzionamendua azaltzeko asmoz, jardunaldi teknikoa antolatu du Geoparkeak datorren maiatzaren 5erako. Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroan egingo da, 18:30ean.

Ornitho.eus herritarren partaidetzari irekia dagoen zientzia ataria da eta Euskal Autonomia Erkidegoko naturari buruzko informazioa biltzeko eta zabaltzeko helburua dauka. Plataforma hau Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatzen du, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta beste hainbat eragileren laguntza jaso du, horien artean, Euskal Kostaldeko Geoparkea.

Ornitho plataformaren bitartez, bizidun-taldeen aipuak erregistra daitezke. 2015ean esaterako, 65.000 aipu erregistratu ziren, hegaztienak gehienak. Baina badira, baita ere, anfibioak, narrastiak, ugaztunak, itsas ugaztunak, burruntziak, tximeletak, Asiako liztorra eta zebra-muskuilua. Mugikorretik aritzeko app-a ere martxan da: Naturalist (Android gailuetarako).

Plataforma herritarrei aurkezteko eta bere funtzionamendua azaltzeko asmoz, jardunaldi teknikoa antolatu du Geoparkeak. Jardunaldia maiatzaren 5ean egingo da, 18:30ean, Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroan. Parte hartzea irekia eta doakoa da. Gonbidatuta zaudete!

Argazkia: Horma-sugandila / Podarcis muralis