Habia-kutxak zuhaitzetan zintzilikatzeko irteera, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Euskal Kostaldeko Geoparkea 2016ko api. 25a, 16:15
Hitzordua goizeko 11:00etan izango da. Ekintza familiei zuzendua dago.

Euskal Kostadeko Geoparkeak eta Algorri Interpretazio Zentroak antolatuta, datorren larunbatean, hilak 30, txorientzako habia-kutxak zintzilikatzeko irteera egingo da, Artadira. Hitzordua goizeko 11:00etan da, Marina Berri jatetxearen aurreko aparkalekuan (errepidearen beste aldean, Artadiko igoeran). Bi orduz luzatuko da ekimena.

Hain zuzen ere, duela hiru aste, 8 eta 12 urte bitarteko haurrek egurrezko hainbat habia-kutxa eraiki zituzten Algorrin egindako tailerrean eta, orain, zuhaitzetan zintzilikatuko dituzte, txoriek babeslekua izan dezaten.

Ekintza familiei zuzendua dago (haurrak heldu baten laguntzarekin joan behar dira). Komeni da aldez aurretik izena ematea 943 14 31 00 telefonora deituz edo info@algorri.eu helbidera idatziz.