Ahaztutakoak: Olarrua eta omenaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2018ko ira. 17a, 11:39

Olarru eguneko estropadak zirela eta 10:30tan hasi nintzen berriketan, arraunlariak animatuz, eta emaitzen berri ematen.

Iluntzean berriz 7:30tan, 80. hamarkadako arraunlarieri omenaldia prestatu zuen Udalak, eta bertan aritu nintzen berriketan eta azalpen batzuk ematen.

Sarritan gertatzen da hizketan hasi eta hanka sartze galantak egitea, eta larunbatean ere egingo nuen noski. Agian gehiegi luzatu nintzen eta omendu guztien izen denak ez nituen aipatu. Bainan ba ziren bi derrigor aipatu beharrekoak eta ahaztutakoak.
Aurkezpen beharrik ez duen Luis Mari Goikoetxea, GOIKO, eta Karlos Aperribai.  GOIKO presidente lanetan ibili zen, eta orain ere lanean dabil.

Baina KARLOS APERRIBAI jauna nor zen azaldu beharra dago. Garai hartan arraunak egurrezkoak ziren, traineruak, tostak, hankalekuak, eta toleteak dena zen egurrezkoa. Eta arraunlariek egurra ematen zuten kantabriko osoan.  Arotz bat derrigorrezkoa zen arraun elkartean. Egunero ordu pila bat sartzen zituen arraun, tolete, tosta edo egurrezko edozer konpontzen, bere kuadrilakoekin erribera kalean txikito batzuk hartu baino lehen.

83 urterekin hil zen, eta hamar egun lehenago oraindik lanean ari zen arraun elkartean.

Eta 80. hamarkada horrela laburtu daiteke:

-1981. LUXIA entrenatzaile berria etorri zen, Bilbotik traineruan irabazitako lehenengo bandera ekarri zuten. Kontxan BIGARREN.
-1982. kuadrila berdintsuarekin, bandera gehiago etorri ziren eta kontxan BIGARREN.
-1983 kontxako sailkapenean galerna sartu zen, faborito batzuk ez iren ondo ibili eta kriston istiluak izan ziren.
-1984 30 bandera etorri ziren, eta KONTXAKO BANDERA irabaztea lortu zen, 20:03 minutuko marka berria ezarriz.
-1985 Bandera ugari, maila guztietan bainan Kontxan bigarren.
-1986 oraindik urrezko urteak ziren eta garaipen ugari lortuta, kontxan bigarren.
-1987 puntaren puntan oraindik eta bigarren aldiz KONTXAKO BANDERA irabaztea lortu zen.
-1988 urrezko urteen amaiera etorri zen garaipenak garesti ipini ziren eta kontxan seigarren.
-1989 bandera bat baino gehiago etorri ziren bainan kontxatik kanpo gelditu zen TELMO DEUN haundi hura.

Ta konparazioak ez dira onak bainan, nor izango zen gehiago ?
Messi edo Maradona ? 
Eddy Mercx edo Indurain ?
TELMO DEUN 1984 edo URDAIBAI 2018 ?

Ondo segi.